Crowdfunding

Proiektu hau egiteko crowdfunding bat garatu zen 2015an, eta osotara 15.720 euro bildu ziren. Horrez gain, dokumental hau egiteko eta finantzatzeko, hedabideen, erakunde publikoen eta kultur erakundeen parte-hartzea bilatu izan da. Bestetik, hainbat herri ekimen egin dira dirua biltzeko: festak, zozketak, merchandasing-a... Hala eta guztiz ere, nahi duenak bere diru-laguntza eman dezake Laboral Kutxako kontu honetan: 3035 0356 57 3560007399- Mintza Komunikazio Elkartea.